XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

20. Sugarra agertu - zan an bertan, txarrakaz lagun - egin ziranak - erretako.

21. URREZ EGINDA,- zekortxo bat / Oreb-mendian - Jainkotzat dabe - gero artu.

22.¡Au lotsaria - gizonentzat! ¡Bedar-jalea - euren jabetzat - ezagutu!.

23. Ain laster aiztu - euren Jauna, baita eurentzat - Berak Ejiton - eindakoak.

24. Aiztu, bai, Kam'en - jazo zana, ta Itxas-gorriko - mirari ikaraz - jartekoak.

25. Jaunak ebazan - bai galduko / Moises zintzoa - ez balitz alde - an agertu.

26. Berau jarri zan - bitarteko, Ez eizan Jaunak - asarrez bertan - jo ta apurtu.

27. Jaunaren itzai - siñisgogor, Ak aginduko - lur gozoa be - ez dabe nai.

28. Eta agopean - dabiltz mormor, bape jamonik - ein barik Jaunak - aginduai.

29. Berak zin egin - dau orduan, mortuan bertan - dituala, bai - ondatuko.

30. Eta semeak - or munduan, atzerrietan - deutsiezala - zabalduko.

31. Jainko barri bat - dabe jaso, ta aren omenez - Pegorren egin - bazkaria.

32. Jainkoa dabe - aserrazo, eta zigortzat - orra non daben - izurria.

33. Baña okerrak - zuzentzeko, Pines jagi da,- ta izurritea - da gelditzen.

34. Onen izena - ospatzeko, berak egiña - urtez urte da - gogoratzen.

35. Beste asarre - bat Meriban, gaiztoen erruz - Moiseri kalte - ein eutsana.